Oarsoaldeko Hitza: Benito Rosek lortu du garaipena Arrokaundietan

Donibanen jokatutako Gipuzkoako Trialsin Txapelketaren bigarren proban 50 lagunek hartu zuten parte

erredakzioa

Gipuzkoako Trialsin Txapelketaren bigarren proba puntuagarria jokatu zen herenegun Arrokaundietan, Donibane Kultur, Jolas eta Kirol Elkartearen eskutik. Guztira 50 lagun aritu ziren lehian kategoria guztietan. Elite Mailan Benito Ros abarzuzarrak (Nafarroa) lortu zuen garaipena. Penalizazio puntu bakarraren aldearekin Ion Areitio hondarribiarra izan zen bigarrena, eta hirugarren postuan Iker Gonzalez errenteriarra sailkatu zen.

Gehiago irakurri…

Leave a Comment